5 Matching Annotations
  1. Jun 2023
    1. Hezkuntza Akordioan digitalizaziori buruzko kapitulu oso bat zegoen, Lege Proiektuan zeharka aipatzen da, baina ez dauka kapitulu bereziturik. Legean izango du? Ikusi beharko dugu legebiltzarkideek zer esaten duten. Guk, garrantzi hori ikusita, egin duguna da bai legearen printzipioetan bai helburuetan sartzea. Eta, gainera, datorren urtetik aurrera bost esperientzia pilotu jarriko ditugu martxan software askea garatu ahal izateko. Hor aurrekontu garrantzitsu bat dago, eta landuko dugu. Gure ustez, akordioan adierazten zen borondatea proiektuan jasotzen da; baina legebiltzarkideek ikusiko balute gehiago zehaztu behar dela, haiek aztertuko dute nola islatzen duten.
  2. May 2023
    1. teknologiak, neutrala ez denez, eragin bat dauka, eta hezkuntzaren digitalizazioaz ari bagara, digitalizazioak hezkuntzaren funtzio sozialarekin lerrokatuta egon behar du. Eta hezkuntzaren funtzio soziala gizartea kohesionatzea bada, aukera berdintasuna bermatzea, hori digitalizazio eredu zehatz batekin bakarrik egin daiteke

      Zergatik behar den hezkuntza legeak digitalizaziorako printzipio eta balioak zehaztea.