12 Matching Annotations
  1. Jul 2025
  2. Jun 2023
    1. Hezkuntza Akordioan digitalizaziori buruzko kapitulu oso bat zegoen, Lege Proiektuan zeharka aipatzen da, baina ez dauka kapitulu bereziturik. Legean izango du? Ikusi beharko dugu legebiltzarkideek zer esaten duten. Guk, garrantzi hori ikusita, egin duguna da bai legearen printzipioetan bai helburuetan sartzea. Eta, gainera, datorren urtetik aurrera bost esperientzia pilotu jarriko ditugu martxan software askea garatu ahal izateko. Hor aurrekontu garrantzitsu bat dago, eta landuko dugu. Gure ustez, akordioan adierazten zen borondatea proiektuan jasotzen da; baina legebiltzarkideek ikusiko balute gehiago zehaztu behar dela, haiek aztertuko dute nola islatzen duten.
  3. May 2023
    1. Hezkuntzaren googlelizazioa bizitzen ari gara, leku gehienetan bezala. Eta hori da lege proiektuak irekitzen duen bidea, oraingoa mantentzearena. Ahalik eta azkarren digitalizatzea eta tresna hauekin egitea, jakin gabe tresna hezitzaileak diren, baloreak transmititzen dituzten, jakintza partekatua sustatzen duten, euskararekiko irekiak diren edo ez duten eleaniztasuna sustatzen, balioa Euskal Herrian uzten duten edo beste nonbaitera eramaten duten

      "Jakin gabe" dio gaizki pentsatzen ez jarrita, seguruena, baina badakigu: baloreak transmititzen dituztela, eta zeintzuk (eta ez dira gure hezkuntzarentzat nahi ditugunak); ez dutela jakintza partekatua sustatzen, baizik eta kontrakoa (informazio-siloak); ez direla euskararekiko irekiak (eskatzen duen lana ez delako errentagarria gehienetan); eta balioa betiko EEBBtako multinazional erraldoietara eramaten dutela hein oso handi batean.

    2. ikasleak “konpetenteago” egiten dituelako... Ez da egia, ez dago hori defendatzen duen oinarri zientifikorik

      Oinarri zientifikoak, hain zuzen, kontrako norabideak hasiak direla dirudi azken aldian: posible da "goizegi" digitalizatzea, eta digitalizazio mota batzuk onura baino kalte gehiago ekar dezakete.

    3. teknologiak, neutrala ez denez, eragin bat dauka, eta hezkuntzaren digitalizazioaz ari bagara, digitalizazioak hezkuntzaren funtzio sozialarekin lerrokatuta egon behar du. Eta hezkuntzaren funtzio soziala gizartea kohesionatzea bada, aukera berdintasuna bermatzea, hori digitalizazio eredu zehatz batekin bakarrik egin daiteke

      Zergatik behar den hezkuntza legeak digitalizaziorako printzipio eta balioak zehaztea.

    4. Akordioak atal oso bat zeukan, “Eraldaketarako eta inklusiorako digitalizazioa” izenekoa, eta nahiz eta ez zuen digitalizazioaren ezarpenerako marko pedagogiko bat ezartzen, irizpide batzuk, minimo batzuk zehazten zituen, hezkuntza-komunitatean parte hartzen duten haur, nerabe, langile eta pertsona guztien eskubideak bermatzeko

      Hau zen zirriborroaren ekarpena, digitalizazioaren ikuspegitik.